ENEKO jatetxetik ENEKO WEP (Weddings, Events and Parties) jaio da ezkontzen, ekitaldien eta jaien zerbitzua eskaintzeko. Gure sukaldaritzaren onena ditugun espazio apartekin batu dugu zure ospakizuna ahaztezina bihurtzeko.
Gainera, katering zerbitzua zure eskura jartzen du.

ENEKO WEP-en ezkontza hasieratik bukaerara ospatzeko beharrezko espazio guztiak eskaintzen dizkizugu; zeremoniarako mahasti eder bat, egurrezko egitura duen eta kanpora ematen duen areto diafano bat, eta dantzalekua DJ-arekin. Ezkontza bakoitzera moldatzen gara, neurrira egindako detaileak eskainiz bikote bakoitzari.

Antolatu kalitatezko ekitaldi originala 800 lagunentzako tokia duen aretoan. Bilerak, kongresuak, show-cooking-ak, dastaketak, produktuen aurkezpenak edo gala afariak egiteko aproposa. Imajina dezakezun edozein ekitaldi zure eskura jartzen dugu.

Jantoki pribatuak, festa lekuak eta neurrira egindako menuak eskaintzen dizkizugu ENEKO WEP-en. Eneko Atxaren platerak eta Gorka Izagirre gure upategiko txakolinek berezitasun ukitua emango diote zure ospakizunari. Familiartean edo lagunekin, ENEKO WEP-eko lankideek zure eguna egun ahaztezina bilakatuko dute.