Larrabetzuko Enekok jatetxeak Michelin izar bat jaso du

Larrabetzuko Enekok jatetxeak Michelin izar bat jaso du

Eneko Atxa sukaldari bizkaitarrak lau izar lortu ditu Larrabetzun dituen bi jatetxeei esker

 

ENEKO jatetxe berriak Michelin izar bat jaso du, hala jakinarazi dute Tenerifen, Espainia eta Portugal 2018 Michelin gidako aurkezpen galan.

2017ko udaberrian zabaldu ditu bere ateak eta euskal sukaldaritza tradizionala abiapuntutzat hartuta, jatetxe eroso eta modernoa sortu du Eneko Atxak, giro lasai eta atseginekoa.

Horrez gain, sukaldea begi bistan du eta bezeroek euren platerak nola sukaldatzen dituzten ikus dezakete mahaitik.

Sutan

Jatorria berreskuratu nahi izan du Eneko Atxak ENEKO-n eskaintzen diren platerekin, baina orain arte ikasitako guztia aplikatuz. Jatorrira bueltatzeko ideiarekin, beraz, sukaldariak Sutan hitzarekin definitu du ENEKO jatetxean eskaintzen den menua. Bisitariaren aurrean sukaldatzeko pentsatuta daude platerak.

Euskal tradizioaz, kulturaz eta lurraldeaz mintzo den menu batez ari gara, garaiko produktu lokalekin sortua dagoena. Zaporez, teknikaz eta tradizioz betetako platerak sortu ditu Eneko Atxak bere jatetxe berri honetan.

Espazioa

Eskailera batzuk eta mahasti batek batzen ditu Eneko Atxak Larrabetzun dituen bi espazio gastronomikoak. Hiru Michelin izarreko Azurmendi*** jatetxea eta izar bat irabazi berri duen ENEKO jatetxea bera, Gorka Izagirre upategiaren gainean kokatzen dena.

65 pertsonentzako jangelaz gain beste 35 hartzen ditu gela pribatu batean. Eraikinak Eneko Atxaren identitatearen elementuak biltzen ditu: harria, euskal kulturan indarreren sinboloa, eta egurra, berotasuna eta gertutasunaren adierazleak.

Zer da ENEKO

Eneko Atxak 2016an sortutako kontzeptu gastronomikoa da ENEKO, Londreseko One Aldwych hoteleko jatetxean ezarri zen lehen aldiz eta Tokyon aurten. Jatorrira buelta da Enekorentzat, baina ikasitako guztia aplikatuz, modernizatuz, eta oinarrian Atxaren sukaldaritza mantenduz: zaporea eta teknika.

Larrabetzuko, Londreseko eta Tokyoko espazioak Eneko Atxak sortu ditu, gastronomia euskalduna, oraingoa, munduratu nahian.

Armonia Iraunkorra

Eneko Atxaren bi jatetxeak dauden guneak berezitasun ugari ditu. Etengabe eraldatzen dagoen ekosistema gastronomikoa eraiki du mendi-hegal berdean.

Inguruko nekazari eta abeltzainekin egiten duen lana, tokiko barazkiak berreskuratu eta erabiltzeak, jasangarritasunari dion pasioari batzen zaizkio.

Bere sukaldaritza duen zaporea, testura eta estetikagatik nabarmentzen da. Etxeko janaria, gisatuak eta bere jatorria plater bakoitzean antzematen dira, halaber, testurak eta produktuak lantzeko duen sendotasuna. Plateren indarra Enekoren DNA-n jaiotzen da, bere jatorritik, zapore tradizionalaren benekotasunetik, hura gorenduz.

Eneko Atxa

3 izar Michelin lortu zituen sukaldari gazteena izan zen bere garaian, eta bere jatetxea World’s 50 Best Restaurants zerrenda ospentsuan sartu zen berehala. Zerrenda berak gainera, Munduko Jatetxe Jasangarriena izendatu zuen eta Europako Jatetxe Onenaren saria aitortu zion OAD-k (Opinionated About Dining). Eneko Gastronomia Sari Nazionala jaso zuen 2015ean. Orain, Europako lider gazteen artean dago (European’s Young Leaders) eta bere jatetxea den Azurmendi*** Munduko Jatetxe Onena da Elite Traveler luxuzko aldizkariaren aburuz.